mendia

Trabakuatik Markinarako ibilbidea egingo dabe Austarrikoek domekan

Asier Abrisketa 2023ko urt. 25a, 10:57

Hamabi kilometroko bidean Mendibil eta Baldaburu tontorretatik pasauko dira; izena bihar arte emon daiteke.

Austarri Mendi Talde zeberioztarrak antolatuta, urtailaren 29an urtekerea egingo da Zeberioko plazatik goizeko 08:00retan autobusean urtenda. Autobusak Trabakuako portuan (426 m) egingo dau geldialdia eta bertatik hasiko da hamabi kilometroko ibilbidea. Urko mendi inguruko Mendibil (613 m) eta Baldaburu (469 m) tontorretatik pasau eta Markina-Xemeineraino bajatuko dira bertan barriro autobusa hartzeako.

Parte-hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da 665 735 054 edo 656 415 597 zenbakietara deituta eta bihar, hilak 26, da atzen eguna. Mendi taldeko bazkide diran nagusientzako prezioa zortzi eurokoa da eta umeena, lau eurokoa. Bazkide ez diran nagusiek barriz, hamar euro ordaindu beharko ditue eta bost umeek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!