ikastaroa

Lau eguneko komiki ikastaroa antolatu da Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko urt. 13a, 12:20

Zortzi eta hamaika urte bitarteko umeentzako izango da ikastaroa, hurrengo lau martitzenetan.

Urtailaren 17an, 24an, 31n eta zezeilaren 7an, martitzenak, komiki tailerrak egongo dira Zeberioko udaletxean zortzi eta hamaika urte arteko umeentzako. Udaletxeko bigarren solairuan izango dira saioak, 19:15etik aurrera. Izena aldez aurretik emon behar da, hazihezkuntza@hazihezkuntza.com emailean. Hazi Hezkuntza animazino soziokulturalean aditua dan enpreseak gidatuko dauz saioak eta komikiak egiteko teknikak landuko dira: personaiak, bunbuiloak, onomatopeiak...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!