ONDAREA

Zeberioko indianoen istorioak jaso ditu Perez Urrazak erakusketa eta berbaldi baten

Bea Azpiri 2022ko abe. 27a, 10:09

1534. urtetik 1970era Zeberiotik "Indietara" joan ziran 180 zeberioztarren, eta euren ondorengoen historiak jaso ditu Kepa Perez Urraza EHUko irakasle jubilautakoak, eta jakitera emongo ditu gaur, abenduak 27; 18:30ean, Zeberioko Kultur Etxean zabalduko dan Zeberioztarrak Ameriketan, lau mendetan zehar izeneko erakusketaren eta 19:00etan egingo dauan berbaldiaren bitartez.

Perez Urraza, Pedagogian doktore eta Zeberioko ondare kulturalaren ikertzaile eta bultzatzailearen atzen ikerketea izan da hau. Artxibo historikoetan topau ditu Ameriketara eta Filipinetara joandako 180 zeberioztar eta euren bizitzak aztertu ditu. Berbaldian istorio horreetako batzuk entzuteko aukerea egongo da. Tartean, bost gertakari garrantzitsutan parte hartu eben zeberioztarrenak: espioitza, gerra eta iraultzari lotutako istorioak, hain zuzen be. Erakusketan, persona famadu horreen argazkiak eta beste atzerriratu askoren argazki eta sare familiarrak be egongo dira ikusgai. Baita, XVI. mendetik aurrerako dokumentu originalen argazkiak, gutunak eta "Indietara" joateko baimenak be, beste dokumentu interesgarri askoren artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!