azokea

Zeberioko Debalde Azokea egingo da barikuan

Asier Abrisketa 2022ko abe. 21a, 17:09

Zeberioztar gazteek antolatu dabe truke azokea; hilaren 23an, 17:00etatik aurrera egongo dira postuak plazan.

Zeberioko Gazte Elkarteak antolatuta, Zeberioko Debalde Azokea egongo da herriko plazan abenduaren 23an, 17:00etatik 21:00etara. Bertan, etxeko gauzak eroan eta beste batzuekaz trukea egiteko aukerea egongo da.

"Etxeko armairuak txukundu eta Gabonetako atzen orduko opariak lortzeako aukera bikaina" dala azaldu dabe antolatzaileek. Gauza asko eroan eta lekua hartu gura ezkero, edota informazino gehiago gura ezkero, 688 817 309 telefonora deitu daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!