argazkilaritzea

Zabalik dago Zeberioko III. Argazki Lehiaketako irabazleak bozkatuteko aukerea

Asier Abrisketa 2022ko abe. 15a, 10:24
Lehiketako argazki parte-hartzaileetako bat, behiak Ermitabarrin.

Abenduaren 31ra arte emon daiteke botoa, hamahiru argazki aurkeztu dira eta bi izango dira sarituak.

Zemendiagaz batera amaitu zan Zeberioko III. Argazki Lehiaketarako argazkiak proposatuteko aukerea eta oin, bozkaketea faltau da nork irabazi dauan ebazteko. Guztira, baserriko lanen inguruko hamahiru argazki aurkeztu ditue eta honeen artean egin beharko da aukeraketea. Abenduaren 31 da botoa emoteko atzen eguna eta boto gehien daukiezan argazkilari biak sarituko ditue. Herriko taberna batean, persona birentzako bazkaria da saria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!