musikea

'Kepa Junkera berpiztu' filma proiektauko da Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko abe. 14a, 17:15

Trikitilari ospetsuenaren gaineko dokumentala barikuan egongo da ikusgai udaletxean, 19:30ean.

2018ko abenduaren 6an igon zan Kepa Junkera atzenengoz oholtza batera, Ganten (Belgika). Iktus baten ondorioz egin behar izan eban alde batera eta dokumentalak, errehabilitazino prozesua batzean dau, bere ibilbide profesional zein personalaren errepaso bat eginda.

Trikitixea eta euskal musika herrikoia maila gorenera igon ebazan euskal artisteak, hiru hamarkadako ibilbidean ia urtero diska bat argitarau dauanak; berba egiten, eskuak eta burua mobiduten ikasi behar izan dau barrio. Halanda be, Kepa Junkera berpizten dokumentala egin dabenek defendatzen daben moduan, "biziten eta sortuten jarraitzen dau, artea, musikea, poesia, pinturea eta argazkigintzeagaz hunkitzen". Holan, emozino horreen kontakizuna da dokumentala.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Fermin Aio
  • Gidoia: Fermin Aio
  • Ekoizpena: FMK Media
  • Banaketa: Barton Films
  • Argazkia: Oier Plaza, Kerman Goikouria
  • Muntaketa: Fermin Aio, Oskar Epelde
  • Musikea: Kepa Junkera
  • Soinua: Daniel Asua
  • Iraupena: 104 minutu
  • Hizkuntzea: euskerea, gaztelania

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!