proiekzinoa

'Aketegiko Mari' proiektauko da gaur Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko abe. 2a, 12:18

Mitologia eta alpinismoa batzean dituan ikus-entzunezkoa udaletxean egongo da ikusgai 19:30ean, gero Koke Lasa egileagaz berba egiteko aukerea egongo da.

Koke Lasa ormaiztegiarrak grabau eta editautako ikus-entzunezkoa da Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen. Ezohiko begirada batetik, Euskal Herriko paisaiez gozatuteko kontaketa bat da, mendizale talde batek, Mari topau gurean egindako bidaia kontetan dauana.

Bertan, mendizale batzuk Aizkorritik dabizan bitartean, Aketegi kobatik kea urteten ikusten dabe eta adineko batek dino, Marik labea izetuta daukanaren frogea dala. Holan, mendizaleak Mari topetan saiatuten dira, bidean Euskal Herriko hainbat txokotatik pasauta: Txindoki, Murumendi, Anboto, Itxina, Aloña, Putterri…

Anatomia tailerra

Zeberion bigarren hitzordu bat be badago gaur, abenduak 2. Gaztelekuan, anatomia tailerra parte hartzeako aukerea izango dabe gazteek, 17:30etik 19:00etara.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!