lehiaketea

Hasi da Zeberio Ezagututen lehiaketearen bigarren edizinoa

Asier Abrisketa 2022ko aza. 18a, 12:29

Euskaraldiak iraun bitartean, Zeberioko euskera eta ondarearen inguruko galdera sortak erantzunda sariak irabazteko aukerea egongo da.

"Lehiaketa honen asmoa geurea ezagutzea eta ezagutaraztea da: gure herria eta bertako ondarea; baita euskaran murgildu eta bertoko berbak ikastea bere. Modu parte hartzailean, etxeko txikienak nagusienakaz, bertakoak etorri barriakaz, jakinduria transmititzea da xedea, geure hizkuntzan, modu arin eta jostagarrian"

Hasi da Euskaraldia, eta honegaz batera Zeberio Ezagututen lehiaketearen bigarren edizinoa. Bi egunik behin, zeberioztarrentzako galdera sorta bat argitaratuko da eta Euskaraldia amaitzerakoan, abenduaren 2an, jakinarazoko dira irabazleen izenak.

Lehen galderak erantzuteko epea bihar amaituko da, hilak 19. Holan, ondo erantzundako galdera bakotxagatik puntu bat lortuko dau erantzuleak eta puntuak pilatu ahala, hiru sarietako bat irabazteko aukerea izango dau: 150, 100 eta 50 euroko opari-txartelak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!