udala

Datorren urteko aurrekontuetarako proposamenak batzean dabiz Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko aza. 16a, 08:43

Udalaren galdetegiaz gainera, EH Bilduk herritarren eretxia jasoteko bilerea egingo dau gaur plazan.

Zeberioko Udalak 2023 urterako aurrekontua parte-hartzailea izateko helburuagaz galdetegi bat prestau dau, etxeetara bidali dabe eta webgunean be erantzun daiteke, zemendiaren 20aren aurretik jasoko dira erantzunak. Holan, herritarrek botoa emon eta egin behar diran hobekuntzen gaineko ekarpenak egin dagiezan. Galdetegi labur-laburra da, dirua zertan inbertidu behar dan aukeratzeko: seinaleak, saneamentu-sarea, argiteria, auzo-bideak, oinezkoentzako bideak, umeen aisia, errepidea, asialdirako guneak eta abar.

Zeberioko EH Bilduk ostera, zemendiaren 16an, 18:30ean, herritarren eretxia jasoteko bilerea egingo dau plazan "Aurrekontu parte-hartzaileak" lelopean.

Ha-ta guzti be, proposamenak irekiak dira, eta botoa emoten dabenek aukerea izango dabe hobekuntza gehiago planteetako. Aurrekontuen inguruko edozein zalantza galdetu edo zeozer gehituteko alkateagaz batzea be eskatu leikie zeberioztarrek. Galdetegia erantzun eta entregauta egon behar da zemendiaren 20a baino lehen, udaletxeko postontzian edo webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!