ikastaroa

Udal tramiteak online egiteko ikastaroa emongo da Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko aza. 10a, 11:50

Zapatu eguerdian egingo da kudeaketak internet bidez egiten ikasteko saio praktikoa, udaletxean.

Zemendiaren 12rako, online tramiteak egiten ikasteko ikastaro praktikoa antolatu dau Zeberioko Udalak. Herritarrak 12:00etan batuko dira udaletxean eta bertan, udalaren webgunetik egin daitekeazan tramite desbardinak norbere kabuz zelan egin azaldu eta praktikatuko da. Ikastaroaz gain, Udalak tramiteak egiteko gida bat be argitaratu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!