ondarea

Zeberioko Errementari Museora bisitea antolatu dau Gorbeialdek

Asier Abrisketa 2022ko urr. 28a, 17:05

Argazkia: Errementari filma.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dagoan bisitea zapatu goizean izango da eta izena aldez aurretik emon behar da.

Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta, Ondarearen Europako Jardunaldiak Otzarretako Pagaditik eta Antzasti Museotik pasau ostean, eskualdeko atzen bisitea izango da Errementariak: burdinaren arrastoa Zeberioko haranean.

Hilaren 29an, 11:00etan izango da hitzordua Ermitabarri auzoko Errementari Museoan eta berbaldi bat entzunda, bisitea egingo dabe ikusleek. Azalpenak gasteleraz emongo dira. Izena 94 612 26 95 telefonoan, turismo@gorbeialdea.com helbidean edo ondareabizkaia.eus webgunean emon daiteke.

Errementariak, burdin ekoizpenak eskatzen ebazan produktu desbardinetan (barrak, lanabesak...) espezializauta egozan eta euren bizimodua eta errealidadea ulertuten lagunduten dau 2018an inaugurau zan museoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!