Mendia

Aiaraldera egingo dabe urtekerea Austarri Mendi Taldekoek

Asier Abrisketa 2022ko urr. 28a, 09:47

Pagolar mendia.

Zemendiaren 6ko mendi urtekerarako izen-emotea gaur egin daiteke taldearen lokalean, edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.

Zeberioko Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Zeberioko mendizaleak Aiaraldeara joango dira zemendiaren 6an. Bertan, Luiando eta Laudio arteko hamalau kilometroak egingo ditue, bidean Pagonabarra (606 m) eta Pagolar (722 m) tontorretatik pasauta. Ibilbide errazagoa be badago aukeran, Amurrio eta Laudio arteko Nerbioko Bide Berdea. Ibilbidearen ostean, Laudion geratuko dira danak baba jana egiteko.

Urtekeran parte-hartzeako, izena zemendiaren 2a baino arinago emon behar da eta horretarako aukera bi dagoz. Batetik, gaur 20:00etatik 21:00etara taldearen lokalean emon daiteke izena; bestetik, 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan. Nagusientzako prezioa bost eurokoa da eta  bazkarirako bakarrik edo ibilaldirako bakarrik apuntetako aukerea be badago.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!