inaugurazinoa

Zapatuan inaugurauko da Zeberioko pumptrack barria

Asier Abrisketa 2022ko urr. 20a, 11:34
argazkia: Zeberioko Udala.

Eguerditik aurrera modalidade desbardinen erakustaldiak, musikea, jana eta edana egongo dira pista barriaren inaugurazino jaian.

Urri lehenengoaren 22an, 12:00etan hasiko da Zeberioko Ermitabarri auzoan eregitako pumptrack zirkuitu barriaren inaugurazino jaia. Pista zirkular honeek hainbat aldats gora eta behera ditue, motor bako gurpildun ibilgailuakaz abiadura hartzeako dagoz pentsauta. Eskualdean zabalduten dan bigarrena da hau, Lemoakoagaz batera.

Hasteko bizikleta, patinete eta skateakaz egingo dabe zirkuitua adituek, herritarrei pumptrack-a zelan erabili erakusteko. Gero, 13:30etik aurrera herritarrak izango dira pista barria probauko dabenak; hau erabilteko, kaskoa janztea da baldintza bakarra. Bitartean danontzako janari eta edariak egongo dira, musikeak lagunduta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!