TAEKWONDOA

Lisette Cintadok brontzea lortu dau Europako Gazteen Taekwondo Txapelketan

Ixone Arana 2022ko urr. 12a, 14:50

Zeberioztarrak 63kilotik gorako andrazkoen kategorian hartu dau parte.

Urri bigarrenaren 6an eta 7an jokatu eban Rigan, Letonia, Europako Gazteen Taekwondo Txapelketea. Cintadok hirugarren postua lortu eban, brontzea, 63 kilotik gorako andrazkoen kategorian.

Zeberioztarraren lehen Europa mailako txapelketea izan da eta Espainiako selekzinoagaz joan da Letoniara. Hiru konbate jokatu ebazan Cintadok eta finalerdietako konbatea galdu eban. Oso pozik agertu da egindako lanagaz eta junior denporaldia ixteko “modu itzela” izan dala azpimarratu dau kirolariak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!