Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak Gorbeiako Altxorrak izeneko jardunaldiak antolatu dauz. Pasau dan zapatuan Oletan ospatu da lehenengoz eta urri bigarrenaren 1ean barriz, Zeberiora helduko da jaialdia. Goizean zehar, Gorbeiaren inguruko informazino puntua, ekoizle eta artisauen azokea, Gastro Gunea eta umeentzako sormen txokoa egongo dira. Azokako hainbat produktu be zozketauko ditue eguerdian.
Horrezaz gain, hainbat ekintza egongo dira egun osorako egitarauan. Goizean, Burdin Hesiaren hondakinen bila Zeberion bisita gidatua hasiko da 10:00etan. Hau amaituta, Urigoitiko txorizo eta Ugabe txakolin zein bermutaren dastaketak egingo dira. Hiru ekintza honeetarako, izena emon behar da gorbeiaeuskadi.com webgunean.
Eguerdian, musikearen txandea izango da, 13:00etatik 15:00etara Jazz Kollective Quartet taldeak eskainiko dau kontzertua. 19:00etan barriz, Korrontzi taldeak Izan bagara ikuskizuna taularatuko dau; jantzea, herri-kirolak eta folk musikea buztartuko dabez emonaldian.