Mendia

Zeberiotik Zuberoara egingo dabe urtekerea mendizaleek

Bea Azpiri 2022ko ira. 27a, 17:04
Maidalena mendia eta atzean, Orhi. //Mendikat.net

Austarri Mendi Taldeak antolatutako Zuberoara mendi urtekerarako izena emoteko atzen eguna datorren astelehena da.

Zeberioko Austarri Mendi Taldekoak Zuberoara joango dira urri bigarrenaren 8 eta 9an, Ahargo (609 m), Kanbillu (660 m), Erretzü (700 m) eta Maidalena (795 m) mendietara igoteko. Izena emoteko epea urri bigarrenaren 3an amaituten da. Izena emon daiteke mendi taldearen lokalean, barikuan, urri lehenengoaren 30ean, 20:00etatik 21:00etara; edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.

Urri bigarrenaren 8an, goizeko 07:00retan plazan batuko dira partaideak eta hurrengo egunean, arrastiko 20:00etan itzuliko dira. Ahargora Barkoxe herriko plazatik igon daiteke eta Erretzüra, Atharratze, Züztarri edo Montoritik. Maidalenaren ermitea, XVI. Mendekoa, ikusteko aukerea be izango dabe mendizaleek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!