Gorbeia

Gorbeiako Altxorrak jardunaldia ospatuko da Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko ira. 22a, 11:02

Urri bigarrenaren 1ean Burdin Hesira bisitea, bertako produktuen dastaketea, azokea eta zuzeneko musikea egongo dira, besteak beste.

Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak Gorbeiako Altxorrak izeneko jardunaldiak antolatu dauz. Zapatu honetan, hilak 24, Oletan ospatuko da lehenengoz eta urri bigarrenaren 1ean barriz, Zeberiora helduko da jaialdia. Goizean zehar, Gorbeiaren inguruko informazino puntua, ekoizle eta artisauen azokea, Gastro Gunea eta umeentzako sormen txokoa egongo dira. Azokako hainbat produktu be zozketauko ditue eguerdian.

Horrezaz gain, hainbat ekintza egongo dira egun osorako egitarauan. Goizean, Burdin Hesiaren hondakinen bila Zeberion bisita gidatua hasiko da 10:00etan. Hau amaituta, Urigoitiko txorizo eta Ugabe txakolin zein bermutaren dastaketak egingo dira. Hiru ekintza honeetarako, izena emon behar da gorbeiaeuskadi.com webgunean. 

Eguerdian, musikearen txandea izango da, 13:00etatik 15:00etara Jazz Kollective Quartet taldeak eskainiko dau kontzertua. 19:00etan barriz, Korrontzi taldeak Izan bagara ikuskizuna taularatuko dau; jantzea, herri kirolak eta folk musikea buztartuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!