MENDIA

Zapatuan izango da Zeberio Haranaren hirugarren edizinoa

Bea Azpiri 2022ko ira. 15a, 11:27

Berrogeta hiru eta hogeta lau kilometroko ibilbideak izango ditu Zeberio Harana mendi martxeak; luzea Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako puntuagarria da.

Urri lehenengoaren 17an izango da Zeberio Harana mendi martxea. Ibilbide bi dagoz; luzea, Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako puntuagarria dana eta laburra, aurten lehenengoz egingo dana.  Martxa egunean bertan emon daiteke izena; 06:00etatik 06:30era ibilbide luzea egin gura dabenek eta 08:00etatik 08:30era laburra egiteko.

Austarri Mendi klubak antolatuten dauan martxa hau urte birik behin egiten da. 2016an izan zan lehenengoa eta 2018an bigarrena. Aurtengoa hirugarren edizinoa da. Luzeak, 43 kilometro daukaz, 2.400 metroko desnibela eta gehienez 11 ordutan egin behar da. Partaideak Zeberioko plazatik urtengo dira goizeko 07:00retan. Ordu bi beranduago urtengo dira 24 kilometroko martxea egin gura dabenak.

Ibilbideak

Ibilbideetako zati bat Zeberioko mugetatik doa. Martxa biek, Upotik aurrera, ibilbide bera daukie. Upora joan aurretik luzea egiten dabenak plazatik urten eta Piku Bikotx (616 m), Garaigorta (662 m), Aibelabe (638 m), Arrugaeta (669 m), Untzueta (770 m) eta Artandatik (550 m) pasauko dira. Ibilbide laburra egiten dabenak Upora ailegetako, Mintegitik (272 m) pasauko dira. Upo mendiaren ostean, Tontorrandi (522 m), Mandoia (638 m) eta Argiñaoko Atxa (524 m) mendietatik pasauko dira ibiltariak, plazan helmugara ailegau baino lehen.

Lau horniketa puntu dagoz; hiru bidean eta laugarrena plazan, amaitukeran. Diplomea eta opari bana be jasoko dabe martxalariek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!