Eskupelotea

Mandoia Eskupelota Eskolak hasi dauz entrenamentuak

Asier Abrisketa 2022ko ira. 14a, 12:45

2016 urtera arte jaiotakoak hartuko dabez eskolan, baina gazteagoei be pelotak itxiko jakiezala jakinarazo dabe antolatzaileek. Horrezaz gain, pala taldea be sortu gura dabe Zeberion.

Zeberioko Mandoia Pelota Klubak asteon hasi dabez 2022-2023 denporaldirako entrenamentuak Zubialdeko frontoian. Entrenamentuak sei urtetik gorakoentzako izango dira, baina ume txikiei be itxiko jakiez pelotak praktiketan hasteko. Interesdunek, frontoian eskuratu ahal izango dabe informazino gehiago entrenamentu egunetan. Pelota entrenamentuak astelehenetik eguenera izango dira frontoian, 19:00etatik 20:30era.

Beste alde batetik, pala taldea sortzeako proiektua be ipini dabe martxan. Horretarako eguenetan egingo dira topaketan pelota entrenamentuen aurretik, 17:00etatik 19:00etara. Beraz bihar, hilak 15, izango da lehenengo saioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!