ikastaroa

Soinketa ikastaroak emongo ditue Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko ira. 9a, 16:29

argazkia: unsplash.com

Muskulazino, heziketa fisiko eta mantentze gimnasia saioetarako izen-emotea zabalik dago hilaren 24ra arte.

Zeberioko Udalak gorputza sasoian mantentzeko ikastaroak antolatu dauz: Muskulazinoa, Heziketa Fisikoa eta Mantentze Gimnasia. Lehen saioa urri bigarrenaren 4an izango da eta martitzen zein eguen arrastietan jarraituko dabe, eskola zaharrean. Izena, udaletxean emon behar da eta epea urri lehenengoaren 24an amaituko da.

Saioak txandaka egingo dira martitzen eta eguen guztietan. Holan, 17:00-17:45 bitartean muskulazinoa landuko da, 18:00-18:45 bitartean heziketa fisikoa, 19:00-19:45 bitartean muskulazinoaren bigarren txandea eta amaitzeko, 20:00etatik 20:45era arte mantentze gimnasia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!