jaiak

Zeberioko jaietako atzen eguna da gaur

Asier Abrisketa 2022ko ira. 5a, 11:02

Barrakak merkeago izango dira eta gainera, umeentzako jolasak eta giza futbolina egongo dira eguerdian. Baba jana, kale musikea eta Deabru Beltzak be egongo dira.

Gaur, urri lehenengoak 5, amaituko dira Zeberioko sandoniak baina aurretik, egun osoan egongo dira hainbat ekintza. Umeen eguna be bada eta barraka guztiak izango dira ohi baino merkeago. Horrezaz gain, 12:00etan umeentzako jolasak egongo dira, giza futbolina tartean. Gero, trikipoteoa eta baba jana egongo dira. Arrastian barriz, bingo musikatua 17:00etan eta Orkresta elektrotxarangea ibiliko da herritik 19:00etatik aurrera. Gauean ostera, Deabru Beltzak konpainiak Su danborrak kale ikuskizuna aurkeztuko dau Zubialden.

Atzen eguneko egitaraua:
  • 12:00etan, umeentzako jolasak, giza futbolina.
  • 13:00etan, trikipoteoa.
  • 15:00etan, baba jana.
  • 17:00etan, bingo musikatua.
  • 19:00etan, Orkresta elektrotxarangea.
  • 22:00etan, Deabru Beltzak konpainiaren Su danborrak kale ikuskizuna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!