Bisita gidatua

Ermitabarri ezetuteko bisita gidatua antolatu dau Gorbeia Turismok

Asier Abrisketa 2022ko ira. 2a, 11:00

Zapatu goizean, Zeberioko auzoko tenplu eta etxeen jatorri eta kokapenaren inguruko azalpenak emongo dabez, Santo Tomas eleizatik hasita.

Gorbeia Turismok antolatutako bisita gidatuen artean dago Zeberioko altxorrak: Ermitabarri ibilbidea. Historia luzeko auzo honetan, eraikin desbardinen eta inguruko ondarearen historia ezetuteko aukerea egongo da, hilaren 3an, 11:30etik aurrera.

Olabarrietako Santo Tomas eleizako arkupean hasiko da ibilbidea. Paseo laburra izango da, baina azalpen ugarikoa. Izan be, auzotik ibilteko bideak kilometro bat dauka baina bisitea ordu bi luzatuko da.

Parte hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da basquemountain.eus webgunean. Helduentzako prezioa 3 eurokoa da eta 1,5 eurokoa sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela Ermitabarriko tabernan trukatu daiteke, nagusiek pintxopotea hartu eta umeek freskagarri bat edateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!