mendia

Martxan dago Zeberioko Harana mendi martxarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2022ko abu. 31a, 12:57

Urri lehenengoaren 17ko mendi martxeak ibilbide bi izango dauz, 43 eta 24 kilometrokoak.

Zeberioko Austarri Mendi Klubak aurten be antolatu dauz Zeberioko Harana martxea. 43 kilometro eta 2.400 metro desnibeleko martxea Euskal Herriko Iraupen Luzeko Zirkuiturako puntuagarria izango da. Baina badago laburrago bat be, 24 kilometro eta 1.300 metroko desnibela daukana. Izena, urri lehenengoaren 12ra arte emon daiteke www.zirkuitua.com helbidean, edo egunean bertan.

43 km

Goizeko 07:00retan plazatik urten eta Piku Bikotx (616 m), Garaigorta (662 m), Aibelabe (638 m), Arrugaeta (669 m), Untzueta (770 m), Artanda (550 m), Upo (573 m), Tontorrandi (522 m), Mandoia (638 m) eta Argiñaoko Atxetik (524 m) pasauko da Zeberiora bajatu aurretik.

24 km

Ibilbide laburra be plazan hasiko da, baina 09:00etan. Mintegi (272 m), Upo, San Segismundo (407 m), Tontorrandi, Mandoia eta Argiñaoko Atxa dira erreferentzia puntuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!