jaiak

Edorta Aierdi zinegotzi ohiak botako dau Zeberioko txupinazoa

Asier Abrisketa 2022ko abu. 30a, 12:38

1977an, udaletxean ikurrinea altxetan lehenengoa izan zanak txupina bota orduko hasiko da bost egunez luzatuko dan ospakizuna, urri lehenengoaren 1etik 5era.

Urri lehenengoaren 1ean hasiko dira jaiak Zeberion, Edorta Aierdi Urrazak udaletxetik txupina bota orduko. Zeberioztarrek aukera hau berari emon deutsie, oin dala 45 urte bera izan zalako, Franco hil ostean, udaletxean ikurriñea jaso eban lehenengo personea. 1976ko abenduan honen erabilerea legeztatuta, urtailaren 23an egin zan ekitaldia eta Aierdik, zinegotzi gazteena zalako altxau eban ikurrinea. Pedro Olabarri alkateak esan eban: “Estaduko estamentu batzuk ikurrinea izeneko bandera bikurutzeduna alderdi politiko baten sinbolo lez aurkeztu gura izan daben arren, ezaguna da Euskal Herriaren gehiengoak bere sinbolotzat onartu dauala”. Jarraian, Aierdik igon eban ikurrinea, zinegotzi gazteen zala-ta, txistularien soinu artean.

Egitaraua

Urri lehenengoak 1, eguena
  • 19:00etan, txupinazoa, Txubel eta buruhandiak.
  • 20:00etan, Kittu taldea.
  • 21:00etan, herri afaria, txahala.
Urri lehenengoak 2, barikua
  • 10:00etan, kalejirea trikitilariakaz.
  • 12:00etan, Laura Orueren aldeko mezea, XXII. urteurrena.
  • 13:30ean, helduentzako kopaua eta trikipoteoa.
  • 15:00etan, jubiladuen bazkaria.
  • 17:30ean, jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
  • 18:30ean, pelota partiduak.
  • 22:00ean, Muxutruk taldearen erromeria.
  • 00:00etan, DJ Marianpolleta eta Masha.
Urri lehenengoak 3, zapatua
  • 10:00etan, plater tiroa Isasin.
  • 10:30ean, Asel Txirrindulari Martxea; plazea-Santa Kurtze-Ugao-plazea.
  • 14:00etan, Makailao, Tortilla eta Paella Txapelketak.
  • 19:00etan, Elektropapo elektrotxarangea.
  • 20:00etan, Sexu Bizi Bitxi furgonetea.
  • 23:00etan, kontzertuak: The Clayton, Sofokaos, Beranduegi eta Dj Balkiria.
Urri lehenengoak 4, domekea
  • 10:00etan, kalejirea.
  • 11:00etan, azokea.
  • 13:00etan, pelota partidua: Aldai-Gaminde vs. Arrizabalaga-Mendizabal
  • 13:00etan, mezea.
  • 18:30ean, Patxin eta Potxin pailazoak.
  • 20:00etan, Este chico no tiene cura antzerkia.
Urri lehenengoak 5, astelehena
  • 12:00etan, umeentzako jolasak, giza futbolina.
  • 13:00etan, trikipoteoa.
  • 15:00etan, baba jana.
  • 17:00etan, bingo musikatua.
  • 19:00etan, Orkresta elektrotxarangea.
  • 22:00etan, Deabru Beltzak konpainiaren Su danborrak kale ikuskizuna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!