Mobilizazinoa

Zeberiok medikua behar dauala aldarrikatuko dabe barriro

Asier Abrisketa 2022ko abu. 30a, 10:22

EH Bilduk deituta, osasun publikoaren aldeko udako hirugarren alkarretaratzea egingo dabe zeberioztarrek bihar, 19:00etan.

Bagila amaieran jakin eben zeberioztarrek uda sasoian herriko Osasun Zentroa mediku barik geratuko zala eta beraz, Ugaora joan beharko zirala. Holan, EH Bilduk lehen mobilizazinoa egin eban bagila amaieran eta hurrengoa garagarrilean. Oin, uda amaitzear dagoala, abuztuaren 31n barriro mobilizauko dira udaletxe aurrean 19:00etan.

Deialdian, EH Bilduk aldarrikatu dau Zeberiok medikua egunero behar dauala. Halanda be, arazoa estrukturala dala be azpimarratu dabe: "Osakidetzaren gainbeherea bistakoa danez, kalidadezko osasun sistema publiko baten aldeko aldarria egiten jarraitu behar dogu".

Lehen arretea indartzeko mozinoa

Garagarrilean EHBilduk mozino bat aurkeztu eban, Udalaren partetik, Osasun Sailari hainbat eskaera egiteko. EAJk, maiatzean ez eban mozinoa onartu, baina garagarrilean bai. Lau izan dira eskaerak, Hasteko, Udala Osasun Sailagaz harremanetan ipintea, herriko osasun zerbitzuak pandemia aurretiko mailari eusteko. Bestetik, Udalak Osasun Sailari lehen arretea "garai barrietara egokitu eta arreta komunitarioa garatzea" eskatzea. Jarraitzeko, Udalak Osasun Sailari aurrez aurreko konsultei lehentasuna emoteko eskaerea egitea eskatzen da. Amaitzeko, Udalak Osasun Sailari "iraupen luzeko kontratuak lehenesteko" eskaerea egitea exijidu dabe, "lehen arretak osasun-langile eta gaixoen arteko konfiantzea eta ezagutzea eskatzen" daualako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!