jaiak

Zeberiora joan-etorria egiteko autobusa egongo da jaietan

Asier Abrisketa 2022ko abu. 26a, 10:32

Urri lehenengoaren 3an egongo da autobusa doban, kontzertuen egunean, Arratia zein Ugaotik.

Zeberioko jaietako zapatuan The Clayton, Sofokaos, Beranduegi erromeria eta Dj Balkiriaren kontzertuak egongo dira eta joan-etorri segurua egiteko, dobanezko autobusa egongo da. Geldialdiak Artean, Zeanurin, Igorren eta Ugaon egingo dauz.

Zeberiora joateko autobusa, 21:00etan urtengo da Zeanuritik. Gelditu barik joango da Igorreraino, bertan be jentea batu eta Artean atzen geldialdia egin ostean Zeberiora helduko da 22:00etan, Ugaora gero joango da. Bueltarako autobusa barriz, Ugaora joango da lehenengo eta gero batuko dauz arratiarrak. 04:30ean bajatuko da lehenengo Zeanurirantza, eta jarraian Igorrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!