MENDIA

Urri lehenengoaren 17an izingo da Zeberioko Harana mendi martxea

Ixone Arana 2022ko abu. 17a, 10:57

Ibilbide luzea 43 kilometrokoa izango da, laburra ostera 24 kilometrokoa.

Austarri Mendi Klubak antolatzen dauan aurtengo Zeberioko Harana mendi martxea urri lehenengoaren 17an egingo da eta ibilbide biren artean aukeratuko ahalko dabe parte hartzaileek. Luzea 43 kilometrokoa izango da eta 11 ordu inguru iraungo dauz. Laburrak 24 kilometro edukiko dauz eta 6 ordu inguru irautea espero da.

Mendi martxan izena emoteko www.zirkuitua.com helbidean sartu beharko da, urri lehenengoaren 12a baino lehen. Fedarauek 12 euro ordaindu beharko dabe eta ez federauek 15. Ibilbide luzerako goizeko 06:00etatik 06:30era bitartean egon beharko da eta laburrerako 08:00retatik 08:30era bitartean.

 

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!