jaiak

Amaia Estivallesek irabazi dau Zeberioko X. Kartel Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko abu. 4a, 11:31

Andra jantzarien oinakaz egin dau aurtengo Sandonietarako erabiliko dan kartela.

Amaia Estivallesek egin dau aurten epaimahaiak jaietako egitaraua ipinteko aukeratu dauan kartela. Holan, 70 euro jasoko dauz egindako lanagaitik. Epaimahaiak hainbat erispide izan dauz kontuan, Estivallesen kartela aukeratzerakoan: obraren edukia, gaia, originaltasuna eta andra eta gizonezkoen artean bazterkeria alboratzen eta bardintasuna bultzazen dabezan egoera sustatzea.

Bigarren saria barriz, mandala koloretsu baten marrazkiak irabazi dau, Karmele Goikoetxearen kartelak. Honek be badauka "txubelasoa". Hogeta hamar euro jasoko dauz txapeldunordeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!