jaiak

Auzoetako jaiak abuztuan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 29a, 10:33
Artaun auzoa.

San Bizente, San Adrian, San Justo, San Lorentzo edo sanlontxoak, Andra Mari, San Roke eta San Bartolome ospatuko ditue auzoetan meza eta jatekoagaz. Badagoz egun osoko edo hainbat eguneko egitarauak antolatu dabezanak be.

Herrietan bakarrik ez, auzoetan be badabiz pandemia ostean jaiak berreskuratzen. Ermitetan mezea entzuteko aukerea eta jatekoa egongo da auzo gehienetan. Gero bola eta karta jokoak, txapelketa gastronomikoak, erromeriak eta kontzerturen bat be egongo dira Arratia eta Zeberioko auzune askotan.

 

Artaun (Dima)

Abuztuak 6, zapatua

18:30ean, txupinazoa eta Lourdes Soraluze XXIII. Bola Txapelketearen hasikerea.

20:00etan, txitxi-burduntzia.

22:00etan, Eingo taldeagaz erromeria.

Abuztuak 7, domekea

12:00etan, bits jaia.

13:00etan, trikipoteoa.

19:00etan, herri kirolak: harrijasotzaileak, Karmele Gisasola eta Inhar Urruzuno; trontzalariak; azkolariak, Aitzol Atutxa eta Julen Larrea; eta ingudea, Karmele Gisasola.

20:30ean, trikitilariak, mozorro erakusketea eta errifearen zozketea.

Ostean, txokolatea.

 

Otzerinmendi (Zeanuri)

Abuztuak 6, zapatua

12:00etan, mezea San Juston, gero barauskarria eta herriko txistulariak.

17:30ean, Mus eta Briska Txapelketak, eta bola jokoa. Sari banaketea amaitzerakoan.

 

Azurreka (Lemoa)

Abuztuak 10, eguaztena

12:00etan, mezea San Lontxon.

13:00etan, kopaua eta trikitilariak.

13:30ean, erromeria.

18:30ean, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.

 

Murtatza (Bedia)

Abuztuak 10, eguaztena. San Lorentzo jaiak

12:00etan, mezea eta ostean barauskarria eta trikitilariak.

17:00etan, Briska Txapelketea.

 

San Lontxo (Uribe-Otzerinmendi) 

Abuztuak 10, eguaztena

12:00etan, meza nagusia eta ostean barauskarria eta herriko txistulariak.

17:30ean, bola jokoa, Uribe-Otzerinmendiko kanporaketea.

18:30ean, Eingo taldeagaz jantzaldia.

Abuztuak 11, eguena

12:00etan, arimen aldeko mezea.

13:00etan, andren bola jokoa.

17:30ean, bola jokoa (herriko finala) eta ostean urdaia eta txokolatea danontzat.

 

Igorreko Udako Jaia

Abuztuak 12, barikua

18:00etan, futbola, XXXIV. Igorreko Saria, Arratia-Baskonia. Urbieta zelaian.

Abuztuak 13, zapatua

18:00etan, futbola, XXXIV. Igorreko Saria, Urduliz-Padura. Urbieta zelaian.

Abuztuak 14, domeka

18:00etan, futbola, XXXIV. Igorreko Sariaren finala. Urbieta zelaian.

Abuztuak 15, astelehena

12:30ean, mezea; 13:00etan, kopaua Goiko Plazan; 17:00etan, Briska Txapelketea Bidebarriko plazan; 17:30ean, Igel Txapelketea Bidebarriko plazan; 19:00etan, txokolate jana Bidebarriko plazan; 20:00etan, Ut taldearen kontzertua Bidebarriko plazan.

 

Olazabal (Dima)

Abuztuak 15, astelehena

12:30ean Txakoli Egunaren hasikerea.

Abuztuak 16, martitzena

08:00retan, Ilunbera ibilaldia.

12:00etan, meza nagusia.

12:30ean, umeentzako jolasak.

13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.

16:30ean, Umeen Bola Txapelketea.

18:00etan, umeentzako opariak.

18:30ean, Patrice Dumoraren kontzertua.

19:30ean, txokolatea.

20:00etan, errifen zozketea.

Abuztuak 17, eguaztena

14:00ean, auzo bazkaria.

 

San Roke (Bedia)

Abuztuak 16, martitzena

12:00etan, mezea eta ostean hamaiketakoa eta trikitilariak.

 

San Antolin (Lemoa)

Urri lehenengoak 2, barikua

12:00etan, mezea eta gero kopaua.

14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.

17:00etan, Joxe Mendizabal erromeria.

Autobus zerbitzua egongo da: 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!