Zeberioko Mandoia Pelota Klubak beteranoen eskupelota torneoa antolatu dau, San Antolin Txapelketea. Zortzi bikotek hartuko dabe parte, ligaxka fasea garagarrilaren 29aren eta abuztuaren 14aren artean jokatuko da eta final nagusia, urri lehenengoaren 1ean. Hirugarren eta laugarren postuak barriz, urri lehenengoaren 4an jokatuko ditue.
Lehenengo partiduan, Markina igorreztarra eta Jokin Etxebarria dimoztarra neurtuko dira Garcia eta Kantxoren kontra. Hilaren 31n ostera, Mardaraz-Urrutikoetxea eta Gorostiaga-Zabaleta. Abuztuaren 3an, Arandia-Mugarra zeberioztarrak Iglesias I-Iglesias IIIren aurka eta hurrengo egunean, Villanueva-Joseba Etxebarria dimoztarrak Carrillo-Larrinagaren kontra. Partidu guztiak izango dira arrastian, 17:00etan.