jaiak

Bihar amaituko da Zeberioko jaietarako kartela aurkezteko epea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 27a, 09:41
2019ko sandonietako kartela.

Kartel Lehiaketarako zein Umeen Kartel Lehiaketarako proposamenak udaletxean itxi behar dira.

Zeberion amaitzear dagoz sandonietarako X. Kartel Lehiaketea eta X. Umeen Kartel Lehiaketea, garagarrilaren 28a da atzen eguna. Kartelak udaletxean aurkeztu daitekez, euskarri digital zein fisikoan, 50x60 zentimetroko tamainukoak. Persona bakotxak, gehienez kartel bi aurkeztu ahalko dauz eta A3 tamainuko orriaren beheko herena hutsik egon beharko da, egitaraua bertan ipinteko. Kartelagaz batera, gutunazal zarratu batean emon beharko dira egilearen datuak, telefono zenbakia eta NANaren kopia.

Lehiaketa nagusian, balorauko diran erispideak obraren edukia eta gaia, originaltasuna eta "andrazko eta gizonezkoen artean bazterkeria alboratzen eta bardintasuna bultzatzen dabezan egoerak sustatzea" izango dira. Kolorea eta teknikea libreak dira, baina kartelean "Zeberioko Sandoniak 2022, irailaren 1etik 5era" testua agertu behar da. Guztien artean, saritu bi aukeratuko dauz epaimahaiak. Lehenengoak 70 euro jasoko dauz, eta 30 euro bigarrenak.

Umeen lehiaketan barriz, 14 urtez azpikoek izango dabe parte hartzeako aukerea. Hau umeentzako egitaraua iragarteko erabiliko da. Beraz, "Zeberioko sandoniak 2022, umeen ekintzak" izango da ipini beharreko testua. Parte-hartzaile guztiek jasoko dabe sari bana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!