Amatauta dago astelehenean Zeberion izetutako sua

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 19a, 09:35

Atzo arrastian Uriondo auzoko pinudi bateko sasiek hartu eben su eta suhiltzaileek 21:00etarako lortu eben hau guztiz amatatzea.

Hilaren 18an, arrastiko 15:00etan Zeberioko Udalak sare sozialen bidez jakinarazo eban Uriondo auzoko pinudi batean "sasi batzuk sutan" egoazala. Suhiltzaileek bigarren mailako sute lez sailkatu eta zortzi ponpa-auto bidali ebezan, 19:00etarako lortu eben hau kontrolpean izatea eta ordu bi geroago adierazo eben guztiz amatauta egoala. Halanda be, suhiltzaileen prebentzino talde bat geratu zan ingurua kontrolpean eukiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!