osasuna

Mediku barik egongo dira zeberioztarrak udan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 28a, 12:47

Mediku faltea salatzeko, eguaztenean 19:30ean udaletxe aurrean mobilizatzeko deia zabaldu dau EH Bilduk.

Zeberioko EH Bilduk salatu dauanez, garagarrilean eta abuztuan ez da medikurik egongo Zeberion. Osasun zerbitzu bakarra, erizaintza izango da. Egoera hau salatu eta "Osakidetzaren desegitearen aurka" egiteko, bagilaren 29an alkarretaratze bat antolatu dau alderdiak udaletxe aurrean, 19:30ean.

Osasun Sailak, Lehen Mailako Arretako zentro guztietan medikuen presentzia bermatzea ezinezkotzat jo dauala adierazo dau Zeberioko Udalak. Zeberio izango da ebatzi horrek eragiten dauan udalerrietako bat. Beraz, medikuaren hitzorduak Ugaon egingo dira. Horretarako, taxi zerbitzua doban eskaini dau Udalak, astelehenetik barikura, 08:00etatik 14:00etara. 607 907 685 da taxiaren telefonoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!