Euskaraldia

Alkarte eta establezimentuak Euskaraldian arigune izatera animau dauz Zeberioko Udalak

Asier Abrisketa 2022ko eka. 21a, 11:39

Udagoienean egingo dan Euskaraldiaren hirugarren edizinoan ariguneen rola indartu gura dabe antolatzaileek, era guztietako entidadeetan euskerearen erabilerea bermatzeko.

"Hitzez ekiteko garaia" lelopean egingo da aurtengo Euskaraldia, zemendiaren 18tik abenduaren 2ra. Hirugarren edizino honetan euskerearentzako ariguneak areagotu gura dauz Euskaraldiak, eta Zeberioko Udala be batu da ekimenera. Holan, Zeberioko alkarte, establezimentu eta entidadeak arigune lez izena emotera animau dauz Udalak. Euskaraldiaren webgunean emon daiteke izena, edo aurreko urtean arigune izan diranek euren datuak eguneratu ahal izango dabez.

Ariguneak Euskaraldian euskerearen erabilerea bermatuko daben alkarte, denda, enpresa eta bestelako egoitzadun erakundeak izango dira. Beraz, arigune lez izena emoteko baldintza bakarra dago; egoitzan uneoro egon behar da euskaldun bat bezero eta herritarrei arreta emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!