taekwondoa

Europa mailako brontzeagaz amaitu dau Lisette Cintadok denporaldia

Asier Abrisketa 2022ko eka. 17a, 11:49

Bulgarian jokatu dan Multi European Taekwondo Games Txapelketan lortu dau domina zeberioko burrukalariak.

Bagilaren 2 eta 8aren bitartean jokatu zan Sofian (Bulgaria) Multi European Taekwondo Games txapelketea eta Lisette Cintado zeberioztarrak brontzezko domina lortu eban 68 kilo azpiko Junior kategorian. Podiuma, Lena Reyesek eta Polina Kucheriavak osotu eben Cintadoren aurretik.

Emoitza itzela bada be, sabore gazi-gozoa itxi deutso txapelketeak Cintadori. Izan be, Munduko Txapelketara sailkatzeko aukerea izan dau baina lehenengoarentzako izan zan pase hori, Reyesentzako hain zuzen be. Edozelan be, egindako lanagaz pozik agertu da Cintado: “Txapelketan ondo joan jatan. Nazinoarteko txapelketea zan eta hemen jokatu ahal dan edozein txapelketa baino maila handiagoa eskatzen dau horrek. Bai fisikoki bai buru aldetik sano txapelketa ona izan zan”. Holan, denporaldia amaitu eta Junior mailatik Nagusietara egingo dau salto Cintadok.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!