Mendia

Valdecebollas eta El Fraile tontorrak igongo dabez Austarri Mendi Taldekoek

Asier Abrisketa 2022ko eka. 10a, 11:05

Bagilaren 18an eta 19an joango dira Zeberioko mendizaleak Kantauriar mendikateko tontorretara. Hilaren 12a izango da izena emoteko atzen eguna.

Bagileko hirugarren astegoienean Kantauriar mendikatera egingo dabe urtekerea Zeberioko Austarri Mendi Taldeko kideek, Valdecebollas (2.143 m) eta El Fraile (2.001 m) tontorrak igotera. Palentziako iparraldean, Kantauriar mendikateko erdikaldean dago Abusu mendilerroa eta bertan kokatzen dira tontor biak.

Zeberiotik bagilaren 18an urtengo dira, goizean goiz, 07:30ean. Bueltea barriz, hurrengo egunean egingo dabe, 20:00etan. Domeka, bagilak 12, da izena emoteko atzen eguna. Urteeran parte hartu gura izan ezkero, austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatzi edo 665 735 054 / 656 415 597 telefonoetara deitu daiteke.

Bazkideentzako prezioa 55 eurokoa da eta 65 euroko besteentzako. Ordainketa horregaz autobusa, afaria, logela eta  armozua ordainduko dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!