jaiak

Lau egunez ospatuko ditue Ermitabarriko jaiak

Asier Abrisketa 2022ko eka. 9a, 11:11

Bihar hasita, astelehenera arte musika emonaldi, bazkari eta bestelako ekintza ugari antolatu dauz Iturripe alkarteak San Antonioak ospatzeko.

Barikuan, bagilak 10, 18:00etako txupinazoagaz hasiko dira aurtengo San Antonio jaiak Zeberioko Ermitabarri auzoan. Jarraian, pelota partiduak eta afaltzeko sardinak banatuko ditue, elektrotxarangea entzun bitartean.

Zapatua izango da jaietako egun luzeena. Izan be, goizetik umeentzako puzgarri eta jolasakaz hasi eta gauean amaituko da jaia, trikitilari eta txokolateagaz. Tartean jantza, bazkari eta adin guztietarako joko ugari egongo dira.

Domekan barriz, pato lasterketak izango dira protagonista, bai ume bai helduenak, errekatik behera plastikuzko ahateakaz. Eguerdian etxebarrietatarrak bueltauko dira, trikitixakaz eta arrastian Esti eta Olatzek eskaniko dabe kontzertua.

Astelehenean, San Antonio egunean, mezea entzun eta geroko barauskarriagaz emongo jakie amaierea aurtengo jaiei.

Egitaraua


Bagilak 10, barikua
  • 18:00etan, txupinazoa.
  • 18:30ean, pelota partiduak.
  • 21:00etan, sardina jana.
  • 21:30ean, OstKda elektrotxarangea.
Bagilak 11, zapatua
  • 11:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.
  • 13:15ean, joaldunak Otxandategi Dantza Taldea.
  • 15:00etan, herri bazkaria.
  • 16:00etan, plater tiroa ehiza eta arrantza alkartearen eskutik.
  • 18:00etan, kutxa eskaladea.
  • 18:30ean, bola jokoa.
  • 19:30ean, herri meriendea.
  • 19:30ean, Elektrokela elektrotxarangea.
  • 22:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak.
  • 01:00etan, txokolatea.
Bagilak 12, domekea
  • 12:00etan, helduen pato lasterketea.
  • 12:15ean, umeen pato lasterketea.
  • 13:00etan, trikipoteoa Etxebarria aita-semeen eskutik.
  • 18:00etan, Esti eta Olatzen kontzertua.
Bagilak 13, astelehena
  • 13:00etan, mezea ermitan.
  • 13:30ean, barauskarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!