frontoia

Umeentzako Frontoi Topaketak egingo ditue Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko eka. 8a, 13:58

Bagilaren 20tik 23ra pala, zesta-punta eta eskupelotea praktikatzeaz gain, sensibilizazino jolasetara be olgauko dabe umeek.

Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak, bagilaren 20etik 23ra, 17:00etatik 19:00ak arte, Umeentzako Frontoiko Topaketak antolatu ditu Zubialde frontoian. Izen emotea hasita, eta “arpegi barriak” dagozala kontuan hartuta, ekintza barriak prestatu ditue. Halanda be, Aste Santuko topaketen ildotik joango dala bagilakoa azaldu deutso BEGITUri Beñat Garcia monitoreak. Orduan egin zan Zeberioko lehen eskupelota kanpusak harrera handia izan eban herriko gaztetxoen artean.

Aurrekoan legez, ikusmenik ez dauan eta pelotea gustuko dauan ume baten narruan ipiniko ditu umeak. Holan landuko dabe, besteak beste, zailtasun bereziak daukiezan umeenganako sensibilizazinoa.

Eskupelotea bultzatzeaz gainera, frontoiko beste joko batzuk be umeei ezetu arazotea daukie helburu topaketa honeek. Holan, pala eta zesta-puntako oinarriak ikasi eta pelotakada batzuk jokatzeko aukerea egongo da.

Izen emotea

Matrikulea, ume bakotxeko 50 eurokoa da, baina neba-arrebek %20ko deskontua izango dabe. Edade aldetik mugatuta egon ez arren, Lehen Hezkuntzako umeak dira parte hartzean daben gehienak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!