udalekuak

Zabalik dago Zeberioko udalekuetan izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2022ko eka. 7a, 13:09

Bagilaren 17ra arte egin daiteke udaleku ibiltari, herri udaleku edo udaleku txikirako matrikulea udaletxean.

Hiru udaleku antolatu ditue aurtengoan Zeberion: udaleku ibiltariak 2006 eta 2010 artean jaiotakoentzako, herri udalekuak 2011 eta 2015 artean jaiotakoentzako eta udaleku txikiak 2016 eta 2019 bitartekoentzako. Izena udaletxean emon behar da, ohiko ordutegian, hilaren 17a atzen eguna dalarik.

Udaleku ibiltariak bost egunekoak izango dira, bagilaren 27tik garagarrilaren 1era. Hau da, astelehenetik barikura. Beste udaleku biak barriz, astebete gehiago luzatuko dira, garagarrilaren 8ra arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!