Arrigorriaga, Ugao eta Zeberioko Udalek antolatutako txirrindulari lasterketea Arratiatik be pasau zan zapatu arrastian. Hiru kategoriatan banatu ziran txirrindulariak, danak 23 urtez azpikoak: elite maila, kadete maila eta junior maila.
Elite mailan Idoia Eraso izan zan lehenengoa, 02:05:18 behar izan ebazan lasterketako 76 kilometroak egiteko. Ostetik heldu ziran Usoa Ostolaza eta Tania Calvo, hirurak dira Laboral Kutxa-Fundacion Eusk taldeko kideak.
Kadeteen lasterketea 53 kilometrokoa izan zan. Hasi eta 01:03:50era heldu zan lehena helmugara, Paula Ostiz. Honen ostetik heldu ziran Izaro Etxarri eta Irati Aranguren.
Lasteketa laburrena, 38 kilometrokoa, junior mailakoa izan zan. Olatz Caminok, Nahia Imazek eta Eneritz Vadillok osotu eben podiuma.