tailerra

Bihar hasiko da familientzako sexualidade eta indarkeria tailerra

Asier Abrisketa 2022ko mai. 23a, 12:23

Hilaren 24 eta 31n izango dira saio biak, Zeberioko eskola zaharrean, 18:00etatik 20:00etara.

Zeberioko Udaleko bardintasun sailak antolatu dau indarkeria sexualaren gaineko tailerra, berenberegi familientzako pentsautakoa. Tailerra saio bitan banatuko da, lehenengoa bihar bertan, maiatzak 24, eta bigarrena hilaren 31n. Arrastiko 18:00etan hasita, ordu biko saioak eskola zaharrean emongo dira.

Izena aldez aurretik emoteko hiru modu dagoz: udaletxean, udala.zeberio@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita edo 94 648 10 79 telefonora deituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!