Memoria historikoa

Untzueta Nafar Gaztelua taldeak ekitaldia egingo dau zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 19a, 11:54
Untzuetako gaztelua//Orozko Museoa

"Amaiur-Untzueta 1522-2022" eguna gogoratuko dabe parte hartzaileek Gaztelakoek Amaiurko gaztelua lehertu ebenetik 500 urte pasau diranean.

Untzueta Nafar Gaztelua memoria historikoa buztartzeko taldeak ekitaldi bat egingo dau Orozkoko Untzueta tontorrean, Nafarroako Erresumearen aldeko atzen erresistentzia gogoan hartzeako. Izan be, 500 urte bete dira Gaztelakoek Amaiurreko erresistentzia zapaldu eta gaztelua lehertarazo ebenetik. Untzuetan be, XI. mendean eregitako nafar gaztelu baten errastuak dagoz, eta bertan izango da ekitaldia.

Tontorrera igon, eta 11:30ean hamaiketako herrikoia egingo dabe. Gero, eguerdian izango da ekitaldi nagusia; aurreskua, txalapartariak eta albokariak be girotuko dabe ekitaldia. Tontorrera igoteko, bakotxa bere herritik joango da. Izan be, Untzuetan Nafar Gaztelua taldea tontor inguruko herritarrek osotuten dabe, tartean Zeberioko herritarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!