txirrindularitzea

Maiatzaren 21ean izango da Emakumeen III. Klasikoa

Asier Abrisketa 2022ko mai. 17a, 13:12
argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

Zeberiotik bajatu ostean, Artea eta Areatzatik pasauko dira txirrindulariak zapatu arrastian, bueltea emon eta Sarasolatik Ugaorako bidea hartzeako.

Zeberio, Ugao eta Arrigorriagako Udalek antolatutako Emakumeen Klasikoa bueltan dator, urte biko geldialdiaren ostean, hirugarren edizinoa izango da hau. Hego Uribetik bakarrik ez, Arratiatik be pasauko dira txirrindulariak maiatzaren 21ean. Hiru lasterketa egingo dira guztira: 15:00etan Kadeteak urtengo dira 38km-ko ibilbidera; 16:30ean Junior kategoriakoak, 53km; eta ordu berean Sub23-Elitekoak, baina honeen ibilbidea luzeagoa izango da 76,5km-koa.

Zeberio, Artea eta Areatzatik Junior eta Sub23-Elite lasterketak pasauko dira. Ugaotik helduta, Zeberiotik Artea eta Areatzara joango dira, Zeanuriko sarreran buelta emon eta barriro be Sarasolatik Ugaora joateko. Tarte horretatik, txirrindulariak 17:30etik 18:30era egotea espero dabe lasterketako antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!