mendia

Anboto aldera joango dira Austarri Mendi Taldekoak domekan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 12a, 17:35

Plazatik 08:00etan urtenda, Urkiolatik Otxandiora joango dira mendizaleak, bidean Urkiolagirre eta Anbotoko tontorrak zapalduta.

Maiatzaren 15ean Zeberioko Austarri Mendi Taldeak hamahiru kilometroko ibilbidea prestatu dau Urkiola eta Otxandio artean. Goizeko 08:00etan Zeberioko plazatik urtenda abiatuko dira mendizaleak Urkiolara. Bertatik, 1.008 metrotara dagoan Urkiolagirrera joango dira oinez, gero Anbotoko tontorrera igoteko, 1.331 metrotaraino. Bidean Mariren kobea ikusteko aukerea be egongo da. Helmugea Otxandioko herrigunea izango da. Aukeran, 11 kilometroko bigarren ibilbide errazago bat be antolatu dabe, Anbotoko tontorretik pasau barik joango da hau Otxandiora.

Urtekerara joan ahal izateko, izen emon behar da austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta. Bazkideen kasuan, helduentzako 8 euro eta haurrentzako 4 euro dira prezioak. Bazkide ez diran helduek barriz 10 euro ordaindu beharko dabez, 5 euro umeek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!