Santa Kurtze jaiak ospatuko ditue astegoienean Helbarrenen

Asier Abrisketa 2022ko mai. 5a, 13:01

Martitzeneko mezeagaz hasi zan ospakizunak aurrera jarraituko dau bariku arrastiko txupinazoaren ostean.

Santa Kurtze egunean, mezea, erramu bedeinkapena eta kopaua egon ziran ermitan eguerdian. Elorria bedeinkatzea eta ondorengo jaia tradizino handiko ospakizuna da. Helbarrenen oindino indartsu manteniduten da elorri edo arantza erramua bedeinkatu, eta soloetan ipinteko nekazal ohiturea. Elorria goizaldean batu, adar bategaz kurutzea egin, Santa Kurtze ermitan bedeinkatu eta baserriko atarian eta soloetan ipinten da, soloa babestu eta uzta ona emon dagian. Erromako eleizeak, aurretik egozan erritu eta ohituren gainean ezarri eban jai hau, IV. mendean.

Egitaraua

Halanda be, txupina maiatzaren 6ko 18:30ean bota ostean, zapatu eta domekan be ospatuko dabez auzokoek jaiak. Tortilla Lehiaketeak izango dau protagonismoa barikuan. Partaideek 19:30ean aurkeztu beharko dabez tortillak eta epaimahaiak sariak banatuko dauz. Gauean, jai giroak segiduko dau parrilladea eta musikeagaz.

Zapatuan egun osoan luzatuko dira ospakizunak. Goizeko 11:00etan, Santa Kurtze ermitatik, Helbarren osotuten daben auzoetatik pasauko dan martxea abiatuko da. Eguerdian, alkarregaz bazkalduko dabe auzokoek, bakotxak etxetik eroandakoagaz. Jai batzordeak edaria, ogia eta kafea ipiniko ditu. Arrastiko 17:30ean, jolasak, txapelketak eta txokolate jana egongo da, eta gaueko 21:00etan, Both eta Ostrich Wedding taldeek kontzertuak eskainiko ditue.

Jaiak domekan amaituko dira, konbidaduen bazkariagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!