Kontzertua

Four Friends taldeak blues, jazz eta soul soinuak eskainiko dauz Ermitabarrin

Asier Abrisketa 2022ko api. 27a, 12:27

Barikuan, aprilak 29, izango da talde bilbotarraren kontzertua Sanantonion, 20:00etatik aurrera.

Zeberioko Udalak gonbidauta, Four Friends boskote bilbotarra Ermitabarri auzoko Sanantonion egongo da bariku iluntzean. Oin arte, hiru disko argitaratu dauz bandeak: Bilbop, Dzanga eta Haruntzago. Kontzertuan, entzuleek soul, jazz eta blues abestiak entzun ahalko ditue, euskeraz.

Gaur egun Iñaki Iraetak (gitarrea), Eneka Albizuk (gitarrea), Eider Saratsagak (ahotsa eta perkusinoa), Fernando Iraetak (bajua) eta Jorge Gomezek (bateria) osotuten daben taldea 1999an jaio zan. Laukote moduan hasi ziran, eta swing edo funk estiloak be landu ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!