herri mobimentua

Zeberion hasiko da Hego Uribeko Maiatz Gorriaren egitaraua

Asier Abrisketa 2022ko api. 26a, 12:51

Bihar, aprilak 27, nekazariak eta honeen potentzial iraultzailea izango dabez langai Zeberioko eskola zaharrean, 18:00etatik aurrera.

Zeberioko Gazte Asanbladeak, Hego Uribe eskualdeko kolektibo, gaztetxe eta alkarlaguntza sareakaz egin dau bat Maiatz Gorriko programazinoa antolatuteko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bueltan, ekintza ugari antolatu ditue, Galdakao, Basauri eta Arrigorriagan batez be. Baina lehenengo berbaldia Zeberion izango da.

Berbaldian gaurko nekazaritza eredua izango da langai, eta batez be, eredu hau gainditzean ipiniko da fokua. Nekazaritza ereduak gaur egungo baserritar eremuan da berbaldiaren izena eta bertan, talde komunal, nekazari txiki eta alogeroen potentzial iraultzailea azpimarratu gura da, erronka eta oztopoak identifikau ostean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!