ikastaroa

Andrentzako 'Autozaintza emozionala' ikastaroa egingo da Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 14a

Aprilaren 25ean zabalduko da maiatzako astelehenetan emongo diran saioetarako izena emoteko epea.

Zeberioko Udaleko Bandintasun Sailak antolatu dau andrantzako Autozaintza emozionala ikastaroa. Maiatzako astelehenetan izango dira saioak 18:00etatik 19:30era; 9an, 16an, 23an eta 30ean, eskola zaharrean. Ikastaroaren helburua da estresa eta ansiedadea saihesten ikastea, horretarako tarte praktiko eta irekia izango dabe parte hartzaileek.

Izena, aprilaren 25a eta maiatzaren 4a bitartean emon behar da, 94 648 10 79 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!