zaintza

Zeberioko zaintza lanen diagnostikoaren ondorioak azalduko dira gaur

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 8a

Murgibe bardintasunerako aholkularitza bulegoak egin dau zaintza eta erantzunkidetasunaren gaineko azterketea.

Gaur, aprilak 8,  Murgibe bardintasunerako aholkularitza bulegoko kideek Zeberioko zaintza lanen diagnostikoaren ondorioak azalduko ditue udaletxean, 19:00etan. Saio parte-hartzaile izango da, esperientziak alkarbanatu eta proposamenak batuta, helburua herrian zaintza eta erantzunkidetasun zerbitzuak hobetzea da.

Atzen hileetan egindako ikerketan herriko zaintza formal eta informala aztertu dau Murgibek, ikuspuntu desbardinetatik: espazioa, ekipamentua, denporea, profesionalak, Covida... Ateratako ondorioak aurkeztu eta herritarren balorazino eta proposamenak jasoteko dago antolatuta gaurko saioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!