MAGIA

Eriz magoa Zeberion izango da gaur

Asier Abrisketa 2022ko api. 8a, 09:34

Austarri Kultur Elkarteak, gaur 19:15ean, Eriz Magoaren Auskalo ikuskizuna ekarriko dau Zeberioko Ermita Zaharrera.

Eriz Magoak urte asko daroaz, bai umeak bai helduak, gozatu arazoten. Zeberion Auskalo ikuskizun atsegin, parte-hartzaile eta dibertigarria eskainiko dau. Bertan 20 urte baino gehiagoko esperientzia batzean dau ordu baten. Adin guztietako publikoarentzat da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!